
di-da komunikakzioa
Eneko Atxa sukaldari ezaguna eta ona da. Ez dugu ezer berririk esaten horrela.

Argazkiak.org | sudurra © cc-by-sa: errazetak
Liburu batean bilduak, erabiltzeko, zikintzeko, berriz txukundu eta hurrengoan pentsatzeko. Sukaldea garrantzitsua da gure bizitzan, gure ohituretan. Bizitzeko ez ezik, elikatzeko, egoteko eta jakiteko baliatu ditugu sutondoko kontuak. Orain ere antzera gabiltza, sukaldeko kontuekin umeei gauza berriak egiten erakutsi gura diegu, barre egiten, jolas egiten, gure produktuak ezagutzen, gure ohiturak zabaltzen…
Umeak eta sukaldaritza euskaraz
Ikasteko adinean daude txikienak. Sukaldea ere eskola ederra da gurean. Horretaz badakite gura ama eta amamek. Gure arbasoek bezala gure ondorengoek. Argazki kamera, irudimena eta sukaldari onen laguntzaz osatu dugu lan hau, liburu hau. Etxeko gazteenek jolas dezaten, jan dezaten, egin dezaten. Euskarazko errezeta liburua da Errazetak. Belaunaldiz belaunaldi jaso ditugunak, molde berriz eskaintzen ditugu orain, kolorez jantziak, irudimenez ornituak, baina platererako prest.


