Errazetak

Eneko Atxaren Errazetak

di-da komunikakzioa

Eneko Atxa sukaldari ezaguna eta ona da. Ez dugu ezer berririk esaten horrela.

  • Eneko Atxa trebea da sukaldean, jakiak prestatzen, txukun erakusten.
  • Eneko Atxa gaztea da eta gogoa darie bere asmo eta emaitzei. Michelin izar bat edo plater gozoenarekin lotzen dugu gure sukaldaria.
  • Eneko Atxa gazteenekin aritu da oraingoan. Jolasean, olgetan. Umeekin euskaraz eta sukaldean.
  • Andoni Lupiañezekin batera Errazetak izeneko umeentzako liburua atondu du.
  • Umeekin jolasean aritzeko errezetak, ipuinak, trukoak eta ezusteko gehiago.

  • Argazkiak.org | sudurra © cc-by-sa: errazetak

    Liburu batean bilduak, erabiltzeko, zikintzeko, berriz txukundu eta hurrengoan pentsatzeko.

Sukaldea garrantzitsua da gure bizitzan, gure ohituretan. Bizitzeko ez ezik, elikatzeko, egoteko eta  jakiteko baliatu ditugu sutondoko kontuak. Orain ere antzera gabiltza, sukaldeko kontuekin umeei gauza berriak egiten erakutsi gura diegu, barre egiten, jolas egiten, gure produktuak ezagutzen, gure ohiturak zabaltzen…

    Umeak eta sukaldaritza euskaraz

    Ikasteko adinean daude txikienak. Sukaldea ere eskola ederra da gurean. Horretaz badakite gura ama eta amamek. Gure arbasoek bezala gure ondorengoek. Argazki kamera, irudimena eta sukaldari onen laguntzaz osatu dugu lan hau, liburu hau. Etxeko gazteenek jolas dezaten, jan dezaten, egin dezaten. Euskarazko errezeta liburua da Errazetak. Belaunaldiz belaunaldi jaso ditugunak, molde berriz eskaintzen ditugu orain, kolorez jantziak, irudimenez ornituak, baina platererako prest.

    2 Responses to “Errazetak”

    1. [...] umeentzako errezeta liburua plazaratu du Andoni Lupiañez durangarrarekin batera: Eneko Atxaren Errazetak . Elikadura, gastronomia, belaunaldi gazteak, slow food… aktualitateko gaiak dira. Michelin [...]


    2. Medicamentspot.com. Canadian Health&Care.No prescription online pharmacy.Special Internet Prices.Best quality drugs. High quality drugs. Order pills online

      Buy:Valtrex.Accutane.Actos.Prednisolone.Zovirax.Zyban.Mega Hoodia.Synthroid.Retin-A.100% Pure Okinawan Coral Calcium.Lumigan.Prevacid.Arimidex.Nexium.Human Growth Hormone.Petcam (Metacam) Oral Suspension….

    Utzi zure erantzuna

    Twitter

    Posting tweet...